Bost baratze, Tolosako Artekalea bertako produktuz janzteko

Mikel Iraola 2016ko maiatzaren 11

Tolosako Kale Nagusiko dendariek, Lizardi Kultur Elkartearen laguntzarekin, bertako produktuak landatu dituzte kalea atontzeko asmoz. 

Artekalea izenarekin bataiatu zuten 2013an Tolosako Kale Nagusia. Ordutik, bertako merkatari eta bizilagunek ekintza ugari burutu dituzte elkarlanean kalea bera dinamizatzeko helburuarekin: mural margoketak, jokoak, musika, erakusketa eta tailerrak... 

Oraingoan, bertako produktuez atondu dute kalea. Horretarako, bost baratze sortu dituzte berrerabilitako materialarekin: ontziak, gurpilak, botilak, egurrak... Material horiek txukundu, margotu eta apaindu egin dituzte ondoren, produkturen bat landatu aurretik: letxugak, tipulinak, tomatea, marrubiak, perrexila, kalabaza... Lizardi elkartearen azpian, baratze horietako batean Xabier Lizardiren olerki bat ere jarri dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!