Postaz bozkatzeko zerbitzua eskainiko du Tolosako PSEk

Ataria 2016ko maiatzaren 10a

Tolosako PSEk martxan jarri du postaz bozkatzeko kanpaina, ekainaren 26ko hauteskundeei begira. Pablo Gorosabel kaleko 33. zenbakian duen Herriko Etxean jarri du tramite horiek egiteko laguntza zerbitzua.

Astelehenetik ostiralera izango da horretarako aukera. Goizez, 11:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 16an amaituko da epea. 

Edozein zalantza argitzeko 943 67 01 68 telefono zenbakian argituko ditu Tolosako alderdi sozialistak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!