10:00etan izango da lehen lehia, 12:00etan bigarrena, 16:00etan hirugarrena eta 18:00etan azkena. Espainiako txapelketaren aurre fasea jokatzen ari dira Tolosan, bi multzotako partidak, hain zuzen ere. Estatu mailako talde juniorrik onenetakoak daude, beraz, Usabalen. Gaur ere lau partida jokatu dira, eta goizean goizetik saskibaloi giroa bizi izan da kiroldegian. Zaletuen artean, talde bakoitzeko jarraitzaileekin batera, Tolosako ikastetxeetako haurrak ere aurki zitezkeen.