Etxean galdu arren, txapeldun

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 7a

Laskorain Ikastola areto futbol taldea Hirugarren Mailako txapeldun gelditu da gaur. Azken jardunaldia etxean jokatu dute, Internacional House Made Home-ren aurka, eta 2-3 galdu dute. 

Laskorain Ikastolarentzat denboraldia gaur amaitu da, eta txapeldun gelditu dira Hirugarren Mailan. Azken partida galtzea tokatu zaio ordea tolosarrei. Hala eta guztiz ere, bigarrenari lau puntuko aldea ateratzen ziotenez, hurrengo urtean Bigarren B Mailan jokatzeko aukera eurena izango da. Iaz ere txapeldun gelditu ziren Hirugarren Mailan. Baina igoera fasean ez zuten mailaz igotzeko txartelik lortu. Aurten, ez da igoera faserik jokatzen, baina oraindik ez dago ziur horiek zein mailatan jokatuko duten hurrengo denboraldia. Erabaki hori hartzea ez da erraza, hainbat baldintza tarteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!