Hiru saio egingo dituzte guztira, nolabait proba moduan, Tolosaldeko hainbat ikastetxeetako 230 haur ingururen parte hartzearekin. Oria ibaian piraguan aritu dira, Zumardi Handian orientazioa egiten, eta Santa Maria plazan eta Oargi elkartean eskalada eta oreka landu dituzte. Antolatzaileek balantze "oso ona" egin dute lehen saioaren inguruan.
Zumardia elkartearen asmoa kirol horiek datorren urteko eskola kirola egitasmoan txertatzea da, eta baita aukera ematea saioak ere antolatzeko haur eta helduentzat eskola egutegitik kanpo.