Martxa onean doa sahararren aldeko elkartasun azoka

Ataria 2016ko maiatzaren 7a

Tolosako kultur etxearen behe solairuan dago elkartasun azoka.

Tolosako kultur etxearen behe solairuan dago elkartasun azoka, eta irekita dago gaur 20:00ak arte. Bihar, igandea, zabalik izango da 10:00etatik 13:00etara.

Maiatzak 20 elkarteak antolatu du bigarren eskuko azoka, eta bertako kidea den Eli Eizagirrek azaldu duenez, "egia esan unearen arabera jende gehiago edo gutxiago dago. Gaur goizean jendea zain zegoen ateak irekitzeko. Martxa onean goaz, pozik gaude". Aurreko urteetan egin bezala, Amasan aterpetxea jarriko dute haur sahararrek uda bertan igarotzeko, eta egitasmo horretarako bideratuko da elkartasun azokan jasotzen den dirua.

Mota guztietako produktuak erosi daitezke bertan, eta aukera dago ere norberak erabiltzen ez dituenak bertara eramateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!