Ibarretxeren eta Etxenikeren Tolosako hitzaldia

Ataria 2016ko maiatzaren 6a

Open Akademiak antolatuta, lehendakari ohiak eta Fisika Katedradunak hitzaldia eskani zuten, atzo, Zientzia Berdintasuna Kultura lelopean. 150 lagun inguru elkartu ziren Topic Zentroan.

Paul Rios Open Akademiako kideak hasi zuen hitzaldia, aurkezle moduan. Riosek akademiaren nondik norakoak kontatu zituen.

Paul Rios

Ondoren, Olatz Peon Tolosako alkateak hartu zuen hitza. Gonbidatuekiko esker oneko hitzak izan zituen Peonek.

Olatz Peon

Tolosako alkateari Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak jarraitu zion. Honek ere bi gonbidatu bereziak izan zituen hizketagai, eta baita hauen ibilbidea ere.

Markel Olano

 Juan Jose Ibarretxek aurkeztu zuen Pedro Migel Etxenike. Aurrez, Open Akademia eta Agirre Lehendakaria Center mundu guztian egiten ari den lana azaldu zuen. Bere liburuaz ere hitz egin zuen lehendakari ohiak. Hitzaldia euskaraz eta gazteleraz egin zuen Ibarretxek. Hemen euskarazko pasarteak:

Juan Jose Ibarretxe

Pedro Migel Etxenike izan zen luzeen aritu zena. Fisika Katedradunaren hitzaldiaren ardatza Ibarretxek atera berri duen liburua izan zen. Bere ibilbidean izandako anekdota eta historiak ere kontatu zituen Etxenikek, Ibarretxeren balioa aipatzearekin batera. Bertako kulturaren garrantziaz ere hitz egin zuen fisikako katedradunak. Hitzaldia, ordea, erderaz izan zen, eta hemen euskaraz egin zuen sarrera:

Pedro Migel Etxenike

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!