Tolosaldeko AAM-k Ibarretxeri idatzitako gutuna

Ataria 2016ko maiatzaren 6a

Tolosaldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Topic-en, Ibarretxe eta Etxenikeren hitzaldiaren harira. Dozena bat lagun elkartu ziren zentroaren atarian. Lehendakari ohiarentzat gutun batekin joan ziren AMM-eko kideak.

Tolosaldeko AMM-en gutuna,

"Juan Jose Ibarretxeri:

Gaur, Tolosan zaudela aprobetxatu nahi dugu, zuri gutun hau emateko. Urte batzuk pasa dira ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik. Horrek hala ere, ez du inongo bakerik ekarri gure herrira. Errepresioa, eguneroko ogia izaten darrai. Beste mailako errepresioa da, baina, Herri Langileriak zapalkuntza pairatzen segitzen du. Treguarik gabe!

Zer esanik ez, preso, iheslari eta deportatu politikoek. Gartzeletako egoerak okerrera egin du. Horregatik, gure mugimendutik, horien denen giza eskubideak behingoz errespetatuak izan daitezen garrantzitsua dela deritzogu. Baina ez da nahikoa! Gure ustez, soilik Amnistiak bermatuko du preso politiko guztien askatasuna eta iheslari zein deportatuen baldintzarik gabeko itzulera. Amnistiak, gatazka eragiten duten zergaitien gainditzea ekarriko luke. Hau da, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala zein soziala.

Horregatik, lehendakari ohi zaren heinean, gutun hau zure alderdia den EAJri helaraztea eskatzen dizugu. Gure aldetik, ez dugu etsiko herri honen Amnistia Ta Askatasuna lortzeko bidean.

Borrokak ez du etenik!"

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!