Pasahitza (zaharra)

Lander Egia Kanbodiatik

Iñigo Terradillos 2016ko maiatzaren 4a

Kanbodiatik egin dugu bat Lander Egia bidaiariarekin. Birmania igaro ostean, Tailandian atseden egun batzuk hartu ditu, Kanbodian lagun batzuk bisitatzeko aukera izan du, eta handik Txinarako bidean jarriko da. Irailean espero du Tokiora iristea.

Duela urtebete ireki zuten Birmaniako muga atzerritarrentzat, eta esperientzia "oso interesgarria" dela azaldu du Egiak: "Egon naizen herrialde atseginenetakoa dela esango nuke. 50 urte baino gehiagoko diktadura izan dute eta lehen gobernu demokratikoa dute. Ikusten da atzerritarrei laguntzeko beldurra dutela, baina oso atseginak dira".

Lo egiteko legea puskatu behar izan du Egiak behin baino gehiagotan. Izan ere, hostal merkeetan atzerritarrek debekatuta dute lo egitea, eta halabeharrez hoteletan lo egin behar izaten dute. "Ni bezala bidaiatzen dabilen batentzat gau bakoitza 30 euro ordaintzea oso garestia da". Ondorioz, gauera monastegieta joaten zen lo egitera, nahiz eta hori ere debekatuta egon: "Mojeek asko lagundu naute herrialdea gurutzatzen nuen bitartean, baina beti tentsio puntu batekin". Hiru egunez polizia ere jarraika izan zuen. 

[Elkarrizketa osoa audioan]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!