Garbiñe Biurrunek uko egin dio Podemosen lehendakarigai izateari

Ataria 2016ko maiatzaren 3a

Epaileak ezetz erantzun dio Ahal Duguren eskaintzari, aukera gustatu arren, ez dielako uko egin nahi "konpromiso pertsonal, profesional eta sozialei".

Ahal Duguk eta Garbiñe Biurrunek elkarrekin kaleratutako agirian jakinarazi dute Biurrunek ezetz erantzun diola Ahal Duguren lehendakarigai izateko primarioetara aurkezteko eskaitzari. Erabakia "zaila" izan dela dio epaileak, baina lehendakaritzara aurkezteak "konpromiso pertsonal, profesional eta sozialei" uko egitea lekarkeela kontuan hartuta, ez aurkeztea erabaki duela diote.

Garbiñe Biurrunek dio Ahal Duguk duen "aldaketarako" nahiarekin bat egiten duela, eta "aldaketa hori, ezinbesteko aurrera pauso horiek" jende askoren parte hartzearekin lortuko direla. Herritarren eta gizarte aldaketarako lanean ari diren taldeen parte hartzea beharrezko dela azpimarratu du

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!