Tolosa, hirugarren Euskadiko kluben arteko txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2016ko api. 26a, 17:14

Emakumezkoen nahiz gizonezkoen mailan laugarren postuarekin konformatu behar izan du Tolosako Atletismo taldeak. Sailkapen orokorrean, ordea, brontzezko domina lortu du.

Pasa den urtean, emakumezkoen nahiz gizonezkoen mailan historikoak izan ziren hirugarren postuak lortu zituen Tolosa Atletismo taldeak. Aurten jakitun ziren hori errepikatzea oso zaila izango zela, baina emakumezkoen mailan gutxigatik ez dute balentria hori errepikatu, domina lortzetik puntu bakarrera geratu baitira, Bidasoaren mesederako. 

Sailkapen nagusia bai, lortu zuen hirugarren postu hori, 212 puntu eskuratuta, Atletico San Sebastian eta Bidasoaren atzetik.  

Pozik dira urdinak: "Izugarria izan da denon parte hartzea; azken urteetako mailarik altuena izan du txapelketak, eta atleta guztiak bikain aritu dira", azaldu dute sare sozialetan. Hauek emaitzak:

Neskak:

1-Atletiko S.S. 151 puntu
2-Bidezabal 142
3-Bidasoa 127
4-TOLOSA C.F. 126
5-Tximista 113.5
6-Txindoki 102
7-Sekulebedarra 96
8-Atletismo Santurtzi 76.5
9- Portugalete 72
10- Laudio 57

Mutilak:

1-Real Sociedad 132 puntu
2-Bidasoa 117
3-Atletiko San Sebastian 114
4-TOLOSA C.F. 86
5-Txindoki 74.5
6-Portugalete 66.5
7-Santurtzi 64
8- La blanca Gasteiz 55 (2. mailara jeisten da)

Sailkapen orokorra:

1-Atletiko S.S. 265
2-Bidasoa 244
3-TOLOSA C.F. 212
4- Txindoki 176.5
5- Bidezabal 142
6- Santurtzi 140.5
7- Portugalete 138.5
8- Real Sociedad 132
9- Tximista 113.5
10- Sekulebedarra 96
11- Laudio 57
12- La Blanca 55

Hauek izan ziren parte hartzaile guztiak:

100: Maddi Lillo - Joxemi Jauregi
200: Laura Biurrun - Aitor Zabala
400: Ane Etxeberria - Xabier Artieda
800: Maria Lasa - Iñaki Beitia
1500:Izaro Perurena - Sergio Roman
3000: Paula Del Pozo - Unai Arroyo
100 hesiak: Ainhoa Gibelalde - Lander Gil
400 hesiak: Paula De Juan - Jon Ander Aurkia
3000 oztopoak: Maren M. Rituerto - Iker Beristain
Pisua: Michelle Rodriguez - Andu M. Rituerto
Diskoa: Helene Colomo - Aitor Arraiza
Jabalina: Maider Aldazabal - Aratz Elkoro
Mailua: Alaitz Santos - Iker Epelde
Luzera: Nora Ituarte - Ander Uranga
Hirukoitza: Jone Agirrezabala - Patxi Elosegi
Altuera: Eunate M. Rituerto - Gorka Lasa
Pertiga: Maddi Perurena - Josu Gomez
Martxa: June Arozena - Iñigo De Juan
4x100: Nora-Libe-Jone-Ainara; Ander-Alejandro-Gabriel-Eneko
4x400: Paula-Maddi-Maria-Ane; Lander-Aitor-Xabier-Jon Ander

Txapelketaren ondoren, afari jendetsu bat eginez amaitu zuten eguna atletek. Bertan, Iñaki Romero, klubeko atleta eta entrenatzaile ohiari omenaldia egin zioten, taldean egindako lana eskertzeko. Josu Gomez lehendakariak plaka eman zion.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!