Berriro ere lider!

M.Iraola 2016ko apirilaren 25a

tolosa getariako 2016 7 1461606851077
tolosa getariako 2016 1 1461606848785
tolosa getariako 2016 2 1461606849167
tolosa getariako 2016 3 1461606849529
tolosa getariako 2016 4 1461606849921
tolosa getariako 2016 5 1461606850310
tolosa getariako 2016 6 1461606850662
tolosa getariako 2016 8 1461606851466

Tolosa berriro ere sailkapen nagusiko lehen postuan da, Getariako Ketari 4-0 irabazi eta Anaitasunak galdu eta gero.

Etsitzat zuten askok. Bere garaian igoera Tolosarentzat izango zela zioten bezala, Anaitasunarentzat izango zela zioten beste askok. Baina, beste behin ere, frogatuta geratu da futbolean edozer dela posible eta, emaitza txarrek ezlekura daramaten moduan, emaitza onek dagokion lekura itzultzen dutela etsitzen ez dena. Eta ia oharkabean, soinu askorik atera gabe, berriro ere lider da Tolosa.

Larunbatean erraz gailendu zitzaion Getariako Ketari. Seigarren minuturako Mario Zubelzuk penaltiz 1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Zortzi minutu beranduago iritsi zen bigarren gola, Julen Vecinori esker. Eta atsedenaldiaren aurretik, Gorka Blancok 3-0ekoa sartu zuen. Aldagelara joan aurretik, lanak eginda. 

Bigarren zatia lasaia izan zen, uneoro kontrolpean izan zuen partida Tolosak. Laugarren gol bat ere ikusteko parada izan zen. 68. minutuan sartu zuen Arrietak. 

Ezustekorik handiena, ordea, igande iluntzean iritsi zen, Aloña Mendik Anaitasunari irabazi ziola jakitean. Modu horretara, sailkapeneko tartea jan dio Tolosak. Berdinduta dira orain lehen postuan, baina Tolosak irabazia du bien arteko lehia. Eta ia oharkabean lehian sartu dena Real Union izan da. Talde irundarra bi puntura baino ez dago, eta azken jardunaldian tolosarrek beren zelaian jokatu behar dute. 

Tolosa, Anaitsuna eta Real Union. A ze hiru talde, azken lau jardunaldi zirraragarrietarako. Eta gero esango dute maila hau aspergarria dela!

Pos.   TaldeaPuntuakJPIPBPGPEAATKT
1    TOLOSA C.F. 61 30 19 4 7 0 62 30
2    ANAITASUNA C.D. 61 30 18 7 5 0 58 26
3    REAL UNION CLUB SAD 59 30 18 5 7 0 55 28
4    MUTRIKU F.T. 53 30 16 5 9 0 49 34
5    HERNANI C.D. 50 30 14 8 8 0 45 34
6    ALOÑA MENDI KE 49 30 14 7 9 0 44 37
7    OIARTZUN K.E. 47 30 14 5 11 0 40 30
8    OSTADAR S.K.T. 44 30 13 5 12 0 44 55
9    TOURING C.D. 42 30 12 6 12 0 38 34
10    ZARAUTZ K.E. 42 30 12 6 12 0 38 37
11    ELGOIBAR C.D. 39 30 12 3 15 0 33 40
12    HONDARRIBIA F.E 35 30 9 8 13 0 35 41
13    MARTUTENE K.E. 35 30 10 5 15 0 35 43
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 34 30 9 7 14 0 36 43
15    EUSKALDUNA S.D. 30 30 8 6 16 0 28 59
16    GETARIAKO KETA F.T. 29 30 9 2 19 0 33 58
17    ORDIZIA K.E. 26 30 6 8 16 0 35 49
18    ORIOKO F.T. 23 30 6 5 19 0 27 57

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!