Hasi da atzera kontaketa

M.Iraola 2016ko api. 25a, 14:15
Argazkia: Malen Otxoa

Puntu bakarra falta zaio Tolosa Eskubaloiari ligako txapeldun izan eta igoera faserako sailkatzeko. Larunbatean erraz gailendu zitzaion Erromori: 33-19.

Bost egun falta dira larunbateko neurketarako. Lau dira hirugarren sailkatuari ateratzen dizkion puntuak, eta hiru bigarrenarekiko dituenak. Bi dira orain arteko jokatutako 28 partidetatik galdu dituenak. Eta oharkabean martxan da atzera kontaketa. 

Bat. Puntu bakarra behar du Tolosa Eskubaloiak txapeldun izateko. Historikoa litzatekeen zerbait. 

Aurkarien emaitzen zain ziren tolosarrak, asteburu honetan bertan txapeldun izango ote ziren ala ez jakiteko. Ez zuten hutsik egin. Datorren astean, ordea, inorri begiratu gabe, bere eskuetan du liga. Bi jardunaldiren faltan, berdinketa bat nahikoa du txapeldun izateko.

Larunbatean erraz irabazi zion maila eusteko borrokan dabilen Erromori. Hasieran bizkaitarrak izan ziren nagusi, baina 8-8ko berdinketatik, erabat menperatu zuen norgehiagoka Alex Noguesen taldeak. Atsedenaldian 19-12koa zen markagailua. Bigarrenean nagusitasun hori mantendu besterik ez zen egin, 33-19koarekin amaitzeko.

Iñigo Arratibel izan zen golegilerik onena, zazpi sartuta. Atean ere bikain ibili ziren Aitor Ibarguren eta Jon Baena. Garaipenak, ordea, utzi zuen alde txarra: Aitor Aranbururen lesioa. Froga gehiagoren faltan, badirudi belauneko lotailuak bihurritu dituela.

Atzera kontaketa hori amaitzeko lehen aukera larunbatean izango du. Atarrabian jokatuko du Beti-Onak taldearen aurka, 16:30ean.

TALDEA J I B G PG GA GK PUN. DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 28 23 3 2 0 856 679 49
177
2 TRAPAGARÁN 28 22 2 4 0 843 657 46
186
3 ANAITASUNA 28 21 3 4 0 802 671 45
131
4 UHARTE 28 20 2 6 0 787 662 42
125
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 28 19 3 6 0 869 716 41
153
6 C.D. BIDASOA IRUN 28 17 1 10 0 752 686 35
66
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 28 16 2 10 0 804 754 34
50
8 BETI-ONAK 28 13 4 11 0 737 720 30
17
9 C.D. EGIA UR-ZE 28 11 2 15 0 816 849 24
-33
10 EREINTZA AGUAPLAST 28 9 6 13 0 720 739 24
-19
11 GURE AUZUNE 28 10 2 16 0 774 826 22
-52
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 28 8 3 17 0 748 830 19
-82
13 BM. BARAKALDO 28 7 0 21 0 733 836 14
-103
14 QUIRON ASKARTZA 28 5 2 21 0 723 859 12
-136
15 BM. ROMO INDUPIME 28 5 1 22 0 609 791 11
-182
16 PULPO K.E 28 0 0 28 0 514 812 0
-298

Garaipenarekin amaitu du denboraldia

Denboraldiko azken jardunaldia jokatu zuen bigarren taldeak. 29-25 irabazi zuten Eskolapioen aurka. Hasiera hasieratik izan ziren aurretik. Atsedenaldian 14-11koa zen markagailua, eta ez zen askorik mugitu bigarrenean. 29-25 amaitu zen partida.

Jon Iraolaren taldeak, honenbestez, hamaikagarren amaitu du, bigarren nazional mailan jokatu duen lehen urtean. Harro egoteko moduko emaitza. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!