Portugalgo eta Euskal Herriko musika eta dantzen nahasketa

Ataria 2016ko apirilaren 24a

Udaberri dantza taldeak kultur trukea izan zuen atzo arratsaldean Portugalgo Gondomar eta Irurtzungo dantza taldeen bisitarekin.

2014ko udan Portugalgo Gondomar hirira bidaiatzeko aukera izan zuen Tolosako Udaberri dantza taldeak, oporraldi bati hasiera emanez. Danzas do Mundo folklore jaialdian parte hartu zuten, nazioarteko hainbat talderekin batera, eta bisita haren zikloa itxiko zuten atzo, Gondomarreko kultur taldearen bisitarekin. Portugaldarrez gain, Irurtzungo dantza taldea ere izan zen. 

Dantzari guztiak Plaza Zaharrean elkartu ziren arratsaldean, eta Udaberri dantza taldeko fanfarreak girotuta kalejira egin zuten alde zaharreko kaleetan barrena. Ondoren, nafarren eta portugaldarren dantza emanaldia izan zen Berdura Plazan. Eguna afari erraldoi batekin biribilduko zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!