Egoitz Zalakainek Euskadiko Txapelketa irabazi du

Asier Imaz 2016ko apirilaren 23a

Argazkia: Eneritz Albizu @marimototx

Aizarnazabalen Euskadiko eta Gipuzkoako Duatloi Luze Txapelketa jokatu da gaur. Tolosarra izan da helmugan lehena, beraz, bi txapelak berarentzat izan dira.

Zalakainek hiru ordu, 18 minutu eta 53 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Atzetik Pello Osoro eibartarra (+1:21) eta Julen Larruzea (+7:08) heldu dira helmugara. Parte-hartzaileen arabera, proba “oso gogorra” izan da.

Emakumeetan, Laura Alvarez asturiarra izan da azkarrena: hiru ordu 34 minutu eta 38 segundoan bukatu du duatloi luzea. Haren ostean helmugaratu dira Nerea Gambra, bost minutu eta 29 segundora, eta Itziar Barrenetxea, hamasei minutu eta 59 segundora.

[Probako Argazki Galeria]

Gipuzkoako eta Euskadiko txapela

Aizarnazabalgo proba Euskadiko eta Gipuzkoako duatloi luzeko lehia ere izan da. Gizonezkoetan, Zalakainek irabazi ditu bi txapelak; emakumezkoetan, berriz, Gambra gasteiztarrarentzat izan da Euskadiko titulua, eta Barrenetxea donostiarrarentzat Gipuzkoakoa.

14 kilometro egin dituzte lasterka, 72 bizikletan eta beste 7 kilometro korrika. 

Sailkapen eta denbora guztiak, hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!