'Eh, petrel!...' antzerkirako sarrerak salgai

Ataria 2016ko apirilaren 22a

Aurten itsasoari begira jarri dira Amalur jardunaldiak. Martxoaren hasieran jarri ziren abian eta datorren ostegunean izango dute amaiera, Astrolabium Teatro taldearen Eh, petrel! Conversaciones con Julio Villar antzezlanarekin.

Emanaldia Topic aretoan izango da, apirilaren 28an, 20:30ean. Sarrerak 12 euro balio ditu eta salgai daude Topic aretoan bertan. Mikel Sarriegi aktore eta zuzendari hondarribiarrak Julio Villarren Eh, petrel! liburuan oinarrituta prestatu du Topic-en ikusi ahalko den antzezlana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!