Oporraldiaren ondorengoak

M.Iraola 2016ko api. 11a, 17:07

Loidi goleatzailea, Martuteneren aurkako partidan

Euskaldunari 1-0 irabazi eta gero, Tolosak amaiera eman dio bolada txarrari. Gainera, lehen postuarekiko tartea hiru puntura murriztea lortu du.

Indarberrituta ekiten zaio lanari oporrak izan eta gero. Eta gauzak nahi bezain ongi ez doazenean, aski da une batez geldialditxo bat egin eta berriro ere ekitea. Zentzu horretan, azken bi aste hauetan partidarik ez jokatzea onuragarria izan da Tolosarentzat, azken txanpari begira indarrak hartzeko. Lillo berak ere onartzen du. 

Izan ere, larunbatean Euskaldunari irabazita, "indarrez eta motibazioz" josita da orain Tolosa. Dinamika txarra puskatzeko beharrezko hiru puntuak ziren hauek, eta kostata izan arren, poltsikoratu ditu. 

Gol bakarra sartu zion Tolosak talde andoaindarrari, nahiz dozena bat aukera garbi izan, horietako hiru argi-argiak. Horrenbeste aukera izan eta, ez amatzearen ondorioz urduritasun puntu bat nabaritzen hasi zenean iritsi zen Loidiren gola, zutoinean jo ondoren. 

Ez ondoren, ez eta aurretik ere, ez zuen aparteko estuasunik izan Lilloren taldeak. "Jokoa ongi kontrolatu genuen, eta geldikako jokaldietan soilik izan zuten gure atera gerturatzeko aukera". 

Jardunaldia are gehiago biribildu zitzaion Tolosari aurkarien emaitzak ezagututa. Anaitasunak Real Unionen aurka galdu zuen, eta hiru puntura dira orain azkoitiarrak. Atzetik, Mutrikuk ere ez zuen punturik eskuratu.

Hain zuzen, mutrikuarrak izango dira Tolosaren hurrengo aurkariak, eta irabaziz gero, atzean utziko lukete, hiru partidako aldea zabalduta, amaierarako bost neurketen faltan. Aupa urdinak!

Pos   Taldea Pun JP IP BP GP EA AT KT 
1    ANAITASUNA C.D. 58   28   17   7   4   0   56   24  
2    TOLOSA C.F. 55   28   17   4   7   0   56   29  
3    REAL UNION CLUB SAD 53   28   16   5   7   0   52   28  
4    MUTRIKU F.T. 50   28   15   5   8   0   44   32  
5    ALOÑA MENDI KE 46   28   13   7   8   0   41   31  
6    HERNANI C.D. 44   28   12   8   8   0   39   32  
7    OSTADAR S.K.T. 44   28   13   5   10   0   44   50  
8    OIARTZUN K.E. 43   28   13   4   11   0   34   27  
9    TOURING C.D. 39   28   11   6   11   0   31   30  
10    ZARAUTZ K.E. 39   28   11   6   11   0   36   33  
11    HONDARRIBIA F.E 35   28   9   8   11   0   35   35  
12    ELGOIBAR C.D. 33   28   10   3   15   0   29   39  
13    MARTUTENE K.E. 32   28   9   5   14   0   30   41  
14    GETARIAKO KETA F.T. 29   28   9   2   17   0   32   52  
15    EUSKALDUNA S.D. 29   28   8   5   15   0   26   55  
16    BETI GAZTE K.J.K.E. 28   28   7   7   14   0   31   43  
17    ORDIZIA K.E. 26   28   6   8   14   0   34   43  
18    ORIOKO F.T. 23   28   6   5   17   0   26   52

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!