Final bat gutxiago

M.Iraola 2016ko api. 11a, 13:51

Tolosa Eskubaloiak erraz irabazi du Ereintzaren aurka (27-20), eta lau jardunaldiren faltan sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du.

Joan den asteko porrotaren ondoren, eta aurkariak gerturatzen ari zirela ikusita, "bost final" gelditzen zirela nabarmendu zuen Alex Nogues Tolosa Eskubaloi taldeko entrenatzaileak. Baina final horietan tolosarrei presioak gain hartuko ziela pentsatzen zuena oker dabil: aise gailendu zitzaion Tolosa Ereintzari, presio zantzurik nabaritu gabe. Garaipen bat gehiago, sailkapenean tarte berdina, baina final bat gutxiago finalerako

Logika gailendu zen larunbatean. Hasieratik izan ziren aurretik urdinak, 5:1 defentsa oinarri hartuta. Errenteriarrek ez zuten aukerarik izan erasoan. Horren erakusle atsedenaldiko markagailua: 13-5. Aipagarria izan zen, halaber, Aitor Ibarguren atezaina. 

Tarte hori aldaketa ugari egiteko baliatu zuen Noguesek. Jokalari guztiak izan ziren kantxan. Ereintza, berriz, defentsa sistemak aldatuz aukeraren bat topatzen ahalegindu zen; saririk ez, ordea. Markagailua ezer gutxi mugitu zen: 27-20. 

Sailkapen nagusiko borroka, gainera, hiru taldera murriztu da Uhartek Elgoibarren berdindu eta gero. Trapagaran, Anaitasuna eta Tolosa bera dira igoera faserako bi txartel horiengatik lehian ari diren bi taldeak. Lau final horien hurrengoa, larunbatean izango da, Donostian. 18:15etik aurrera Egiaren aurka jokatuko du Tolosak.

TALDEA J I B G PG GA GK PUN. DIF.
1 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA 26 21 3 2 0 793 638 45
155
2 TRAPAGARÁN 26 21 2 3 0 791 608 44
183
3 ANAITASUNA 26 19 3 4 0 741 617 41
124
4 UHARTE 26 18 2 6 0 733 619 38
114
5 SOMOS EIBAR ESKUBALOIA 26 17 3 6 0 795 660 37
135
6 C.D. BIDASOA IRUN 26 17 1 8 0 707 633 35
74
7 ALCORTA FORGING GROUP ELGOIBAR 26 15 2 9 0 751 697 32
54
8 BETI-ONAK 25 11 4 10 0 657 652 26
5
9 C.D. EGIA UR-ZE 26 11 2 13 0 764 783 24
-19
10 EREINTZA AGUAPLAST 26 8 6 12 0 666 689 22
-23
11 GURE AUZUNE 26 10 1 15 0 720 768 21
-48
12 UCIN ALUMINIO USURBIL 26 6 3 17 0 694 781 15
-87
13 BM. BARAKALDO 26 6 0 20 0 672 775 12
-103
14 QUIRON ASKARTZA 25 5 1 19 0 641 761 11
-120
15 BM. ROMO INDUPIME 26 5 1 20 0 569 733 11
-164
16 PULPO K.E 26 0 0 26 0 483 763 0
-280

Maila eusteko garaipena

Maila ez galtzeko borrokan murgilduta da bigarren taldea, eta garaipen garrantzitsua lortu du asteburuan: Hondarribiari 27-24 irabazi dio. Berdindua izan zen partida, azken bost minutuetan erabaki zuten arte. Eneko Ziganda izan zen partidako izan nagusia, 11 gol eskuratuta. Hurrengo norgehiagoka Urdanetaren aurka jokatuko du. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!