Ostiralean salduko dituzte zine ziklo berriaren bonuak

Ataria 2016ko apirilaren 5a

Zikloaren barneko 13 filmez gain, beste hiru beldurrezko film eskainiko dituzte apirilaren 16ko saio berezi batean. 

Bonuak ostiralean, hilaren 8an, jarriko dituzte salgai, 17:00etatik 19:00etara bitartean Leidor Aretoko lehiatilan. Hemen film guztien trailerrak:

Beldurrezko zinea, apirilaren 16an

Beldurrak airean, beldurrezko hiru filmez osatutako saio berezia izango da apirilaren 16an. Hiru film eskainiko dituzte, 19:00etan, 21:00etan eta 23:00etan. Hauexek hiru filmen sinopsiak:

THE CENTRIFUGE BRAIN PROJECT (TILL NOWAK) 6 MIN. (film laburra)
Centrifuge Brain Project 70eko hamarkadan sortu zen. Jolas-parkeek haurren ikasteko gaitasunean zuten eragina aztertu zuten beste ikertzaileren lanetan oinarrituta.

CALLE CLOVERFIELD 10 (DAN TRACHTENBERG) 100 MIN. +12
Emakume gazte batek istripu bat izan du, eta, horren ondoren, gela batean esnatuko da, lurpean. Gizon batek giltzapetuta dauka, eta hark esanen dio ezin dela kanpora atera, eraso kimiko bat izan delako eta ez dagoelako kanpoan bizirik irauteko baldintzarik.

WHAT WE DO IN THE SHADOWS (J. CLEMENT-T. WAITITI) 85 MIN.
Viagok 379 urte ditu. Vladislavek, 862. Deaconek, 183 besterik ez. Baina Petyr, Petyr da nagusi: 8.000 urte! Lauak pisu batean bizi dira Wellingtonen, Zeelanda Berrian eta dokumental faltsu honen protagonistak dira. Filma etxe bateko eguneroko errutinak ekar ditzakeen arazoei buruz mintzo da, batez ere odol-xurgatzailea bazara eta azkarrenen, aberatsenen edo ondoen jantzitakoen artean ez bazaude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!