Ezpala Gaztetxea

Udalak proposamena luzatu dio TGAri, eta "erantzunaren zain" dira

Tolosaldeko Ataria 2016ko martxoaren 22a

Atzo iluntzean bildu ziren asanbladako kideak eta udal ordezkariak; TGAko kideak txandak antolatu dituzte, uneoro kultur etxean egoteko.

Arratsaldeko seietako manifestazioaren ondoren, kultur etxeko ganbara hartu zuten, atzo, Tolosako Gazte Asanbladako kideek. Eraikina itxi bitarte udaltzainak izan ziren atean, sartu-irtenak kontrolpean izateko, eta 21:00etan barruan utzi zituzten gazteak, argindarrik gabe.

Atzo iluntzean bildu ziren, udal ordezkariak, asanbladako ordezkariekin, eta TGAko kideek kultur etxeko ganbaran txandak egiteko asmoa azaldu zieten udal ordezkariei.

Horrez gain, ordea, udal gobernuak proposamen bat egin dio TGAri, eta "gazteen erantzunaren zain" daude orain. Proposamenaren nondik norakorik ez dute zehaztu, eta erantzuna jasotakoan adierazpenak egingo ditu udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!