Arratsaldeko seietako manifestazioaren ondoren, kultur etxeko ganbara hartu zuten, atzo, Tolosako Gazte Asanbladako kideek. Eraikina itxi bitarte udaltzainak izan ziren atean, sartu-irtenak kontrolpean izateko, eta 21:00etan barruan utzi zituzten gazteak, argindarrik gabe.
Atzo iluntzean bildu ziren, udal ordezkariak, asanbladako ordezkariekin, eta TGAko kideek kultur etxeko ganbaran txandak egiteko asmoa azaldu zieten udal ordezkariei.
Horrez gain, ordea, udal gobernuak proposamen bat egin dio TGAri, eta "gazteen erantzunaren zain" daude orain. Proposamenaren nondik norakorik ez dute zehaztu, eta erantzuna jasotakoan adierazpenak egingo ditu udalak.