Bakarrizketetan ere ikusi izan zaitugu, eta oraingoan, kameren atzean zuzendari moduan.
Azkenaldian erosoago sentitzen naiz honela. Gidoiak idatzi eta zuzendu, istorioak ikus-entzunezko lanetan bihurtzea, betidanik egin dudan zerbait da.
Oraingoan, 'Lo que nos une' film laburra aurkeztuko duzu. Zeren ingurukoa da?
Gai kokretu baten ingurukoa da, baina, ez nuke gehiegi aurreratu nahi sorpresa faktorea ez galtzeko. Azken batean, bikote baten komunikazio arazoez hitz egiten du. Elkar ezagutu aurretik bakoitzak gai edo arazo batzuk ditu, eta kontua da, nola aurre egin horiei.
Zertan oinarritu zara?
Lanean aritu nintzen kanpaina batean formakuntza saio bat jaso genuen eta gizon homosexualekin lan egiten duen psikologo bat etorri zen. Istorio bat kontatu zuen, eta nik istorio hori eta nere buruan ditudan beste batzuk nahastu ditut film lanburrean.
Ekoizpena nolakoa izan da?
Donostian grabatu genuen, etxe batean. Ander Iruretagoiena da aktore protagonistetako bat. Berarekin beste bi film labur ere egin ditut. Gorka Zubeldia da beste aktoreetako bat, eta berarekin ere aritu izan naiz. Eta, ni ere azaltzen naiz, aktore moduan. Hiru pertsonaia dira eta hirurek dute bere garrantzia.
Film labur batzuk, beraz, eginak dituzu.
Bai. Batzuei garrantzi handiagoa ematen diet, eta beste batzuyk esperiemntu moduan geratu dira. Hau bosgarrena da.
Bilbon izan zen ikusgai, otsailean. Nolako harrera izan zuen?
Nere lana Zinegoak jaialdirako aukeratua izan zen, eta Bilborock-en eman zuten. Gerturatu zitzaidan jendeak kritika oso goxoak egin zituen. Ez genuen saririk irabazi, baina, bertan egoteko aukera izugarrizko esperientzia izan zen.
Tolosan zure lana erakustea berezia izango da, ezta?
Donostian areto handietan zure lana erakutsi ahal izatea handia da, eta Tolosan erakusteak sekulako ilusioa egiten dit.
Ba al duzu orain beste proiekturik?
Beste film labur baterako gidoia prest daukat, eta une honetan ekoizpen lanetan ari gara. Horretaz gain, proiektu handiago baterako, hau da, film luze baterako gidoiaren lehen pausoak ematen ari naiz.