Leidor baserri giroan murgildu da

Ataria 2016ko martxoaren 13a

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek euren azken ikuskizuna, Amalur, Tolosako Leidor antzokian aurkeztu dute. Azken lan honetan, Marimototsek baserritarra izan nahi duela probesturik, Ilargik lanbidea erakutsi eta honela euskal baserriaren aldarria egin dute. Saio amaieran Afestta elkartea zoriondu dute.

Euskal pailazo ezagunenek Tolosan zeudela oso presente izan dute; Beltzane ardiak Zelatunera alde egiten baitzuen; beste gastronomia festa egiteko proposamena ere luzatu diote herriari: Madalena Festa edota eszenatokira igo den sukaldari erreporteroa, Atariakoa omen. 

Kontuak kontu, tolosar haurrek Amalur eta Euri tanta banintz diskoetako kantak oinarri hartuta gozatu ederra hartu zutela Leidorren. 

Saio amaieran gainera, beste protagonista batzuk ere igo zirken taula gainera. Emankizuna Tolosako Afestta elkarteari eskaini baitzioten. Tourette sindromea duten haur eta familien alde lan egiten duen elkartearen lana txalotu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek; eta Estanis Mendezek baserrian ekoiztutako otarra jaso zuen pailazoen eskuetatik opari gisa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!