Oscarra jaso duten filmak, Tolosako zine ziklo berrian

Ataria 2016ko martxoaren 1a

Ostegunean, martxoaren 3an, jarriko dira salgai bonuak. Bi motatakoak izango dira. Spotlight, film onenaren Oscar Saria jaso duen pelikula, dago eskaintzaren barruan.

Zine ziklo berriaren baitan, 13 film proiektatuko dira Leidorren, eta Aste Santuko oporrak tarteko, bi bonu mota eskainiko ditu Tolosako Kultura sailak horiek ikusteko:

  • Motza: Martxoaren 3tik 21era. 7 euro.
  • Luzea: Martxoaren 3tik apirilaren 7ra. 13 euro.

Ostegun honetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, jarriko dituzte salgai leihatilan bertan.

Hemen film guztien trailerrak:

Aparteko beste lau emanaldi

Horrez gain, aparteko emanaldiak ere izango dira. Datorren astean, astelehenetik asteazkenera, Mendi Tour mendi zine zikloa izango da.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Bertha Gaztelumendiren Negar franko egin zuen aitak dokumentala eskainiko dute TOPICen, 20:00etatik aurrera.

Martxoaren 15ean, berriz, Zinegoak, Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren baitan, emanaldi berezia izango da TOPICen, 20:00etan.

Horrez gain, martxoaren 15etik 17ra, Ekozinemaldia izango da, eta hiru film eskainiko dituzte ziklo labur honen barruan, eta sarrerak doakoak izango dira:

  • Martxoak 15: Piztu aldaketa! Energia trantsizioak eta Crudo Paraíso
  • Martxoak 16: Honek dena aldatzen du

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!