Mendi Film Festival-eko onena, Tolosan

Ataria 2016ko ots. 29a, 18:34

Mendia, abentura eta kirol filmak biltzen dituen Mendi Tour zine zikloaz gozatzeko aukera izango da datorren astean Leidor Aretoan.

Datorren asteko astelehenetik asteazkenera ospatuko da Mendi Tour. 19:30etik aurrera, hiruna film eskainiko dituzte saio bakoitzeko. Horietako bakoitzerako sarreraren salneurria bost eurokoa izango da. Hona hemen egitaraua eta trailerrak:

Martxoak 7, astelehena

Showdown at Horseshoe Hell: 24 Hours of Horseshoe Hell' (24 orduz Horseshoe infernuan) eskaladako munduko ekitaldirik basatiena da: eliteko eskalatzaileek eskalada, festa eta garagardo orgiaz beteriko ultramaratoi honetan parte hartzen dute. Dena den, dibertsioa alde batera utzita, lehiaketa hau erreala da: Nik Berry eta Mason Earle-n taldea gai izango al da Alex Honnold handia azpiratzeko?

Zuzendaritza: Zachary Barr. Kirola eta abentura. 20 minutu. Jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak euskaraz eta gazteleraz.

A line across the sky: Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.

Zuzendaritza: Josh Lowell. Alpinismoa. 40 minutu. 2015 BMFF eskaladako film onena izendatu zuten. Jatorrizko bertsioa ingelesez, eta azpitituluak euskaraz eta gazteleraz. 

Biziminez: Josu Iztueta eta Antxon Arza, bi adiskide AEBko errepidean “amets txiki bat betetzen”. Errepideko zeharkaldia bera baino garrantzitsuagoa da barne bidaia: oroitzapen eta bizipen eder eta ez hain ederrak, jolasak, eta negarrez eta umorez gaindituko dituzten bidean aurkitutako oztopoak. Bizitzari buruzko gogoeta sakona, bi adiskideren erretratu zintzoa, bizimina transmititzen duen road movie hunkigarria.

Zuzendaria: Pablo Dendaluze tolosarra. Protagonistak Josu Iztueta tolosarra eta Antxon Arza. Kirola eta abentura. 50 minutu.

Martxoak 8, asteartea

Dominica: Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean , ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.

Zuzendaria: Fredi Paia, Aitor Gisasola. Kultura eta natura. 8 minutu. Euskaraz

Urzulo: Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.

Zuzendaritza: Xanti Ugarte. 2015 BMFF euskarazko film onena. Kirola eta abentura. 35 minutu. Euskaraz

Jurek: Pawel WysoczaƄski-ren dokumentalak Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten du, bai literalki bai metaforikoki. Oinetako garbitzailea izatetik aberatsa bilakatzera, langile sozialista izatetik hedabideen izarra bihurtzera, dirurik ezta baliabiderik gabe igotzen hastetik 'Himalaiako koroa' lortzen lehena izateko lehian egotera.

Zuzendaritza: Pawel Wysoczanski. 2015 BMFF alpinismoko film onena. Alpinismoa. 73 minutu. Jatorrizko bertsioa, poloniarra, eta azpitituluak euskaraz eta gazteleraz.

Martxoak 9, asteazkena

Piztu: Mendi Short lehiaketaren irabazlea. 6 minutu. Euskaraz

High and Mighty: Highball bat eskalatzea, non erortzeak lesio larriak eragin ditzake, ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagut ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

Zuzendaritza: Nick Rosen. 2015 BMFF film labur onena. Eskalada. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak euskaraz eta gazteleraz.

Jeff Lowe's Metanoia: Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartena eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. Metanoiak, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Zuzendaritza: Jim Aikman. 2015 BMFF ikusleen Saria. Eskalada. 78 minutu. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak euskaraz eta gazteleraz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!