Hiru domina Euskadikoan

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 29a, 18:43
Aitor Zabala podiumean

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa nagusia jokatu da asteburuan Donostiako Belodromoan. Tolosa Atletismo Taldekoek hiru domina eskuratu dituzte.

Aitor Zabalak, Eunate Martinez de Rituertok eta Lander Gilek lortu zituzten dominak.

Zabalak 200 metrokoan urrez domina irabazi zuen, eta horrez gain, Espainiako Txapelketara joateko gutxieneko denborak ere egin zuen. Martinez de Rituertok altuera jauzian brontzezkoa lortu zuen, 1,6 metroko jauzia egin ostean; Gil ere hirugarren izan zen 60 hesietan, 08:61eko denborarekin.

Horrez gain, izan ziren beste emaitza aipagarri batzuk. Esaterako, Maddi Perurenak Tolosako errekorra ezarri zuen pertikan, hiru metro salto egin eta gero. Paula de Juanek 400 metroko lasterketan Espainiako jubenilen txapelketarako gutxienekoa lortu zuen. John Cabangek 60 metro hesien lasterketako gutxienekoa lortu zuen, kadete mailan.

Hona hemen emaitza gehiago:

  • Jon Ander Aurkia, 60 metrokoan: 07:45. 200 metrokoan: 23:54
  • Unai Larrañaga, 60 metrokoan: 07:90
  • Aitor Zabala, 60 metrokoan: 07:15
  • Xabier Arrospide, 60 metrokoan: 08:21
  • Xabier Artieda, 400 metrokoan: 52:58
  • Iker Beristain, 3.000 metrokoan: 9 minutu eta 8 segundo
  • Ander Etxeberria, 3.000 metrokoan: 9 minutu eta 13 segundo
  • Eunate M. Rituerto, 60 hesiak: 10:42
  • Laura Biurrun, 60 hesiak: 08:44.
  • Maddi Lillo, 60 hesiak: 08:17
  • Ane Etxeberria, 200 metrokoan: 27:38
  • Ainhoa Gibelalde, 200 metrokoan: 28:32
  • Gabriel Herrero, 60 hesiak (jub): 09:13
  • Libe M. Rituerto, 60 hesiak (kad): 09:91

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!