Ikasleak, industrialdeak berdegune bilakatuz

Ataria 2016ko otsailaren 26a

Usabal industrialdean dagoen belardi batean 50 haritz landatu dituzte. Industrien arteko berdeguneak naturaz bete nahi dituzte, eta aurten, landaketaren ardura Laskorain ikastolako 5. mailako ikasleek izan dute.

Pabiloien arteko gune hori epe ertainean baso txiki batean bilakatzea dute helburu. Leku atsegin bat sortu nahi dute. Etorkizunean mahai batzuk jarriko zaizkio eta atsedengune bat sortu nahi da, Iñigo Muñoz ingurumen teknikariak azaldu duenez.

Ikasleek bi motatako haritzak landatu dituzte:
Quercus robur edo haritz kanduduna eta Quercus petraea, haritz kandugabea (azken hau zailagoa da topatzen, ez da hain arrunta, zuhaitz mota honez osatutako baso natural gutxi daude)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!