Tolosa CF Futbol Eskolako izen-emate epea zabalik da

Ataria 2016ko otsailaren 23a

2016-2017ko futbol-eskolan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Bi txandatan izango dira eskolak:

Martxoaren 7tik 19ra bitartean, 2008. urtean jaiotako neska-mutilen txanda izango da. Deialdia jende orori irekia dago, baina lehentasuna izango dute klubeko bazkideen seme-alabek eta gutxienez bi hilabeteko antzinatasuna duten neska-mutilek.

Apirilaren 1etik 30era, berriz, 2008, 2007, 2006 eta 2005ean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Hau ere deialdi irekia da eta hutsik dauden plazak zozketa bidez beteko dira.

Izen-ematea Berazubiko leihatilan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!