20:00etan Bertso-jolasa, bereziki gaztetxoentzat. Bertan komikia eta bertsoa uztartuko dira. Alde batetik, bertsolariei gaiak marrazkien bidez jarriko zaizkie; bestalde, marrazkilariek bat-bateko marrazkiak egingo dituzte botatako bertsoen arabera.
21.00etan afaria eta ondoren bertso-saioa: Peñagarikano, Gorostidi eta Muñoa arituko dira.