Insistentziaren bidetik

M.Iraola 2016ko otsailaren 22a

Tolosak Hondarribiaren aurka galdu du (1-0) eta Anaitasunak harrapatu du sailkapenean. Berdinduta dira biak lehen postuan.

"Baloiak sartu nahi ez duenean, ezin ezer egin, saiatzen jarraitzea baino" zihoen pasa den asteko kronikaren amaierak. Kronika honi ere modu berean hasiera eman behar, baloiak sartu nahi izan gabe jarraitzen baitu.

Hondarribian ere ez. Aurkariaren atea ezin zulatu ibili zen Tolosa. Txukun jokatzen hasi zen, eta aukerak bai, maiz izan zituen. Hondarribiarrek penaltiz sartutako gola baino ez zen igo markagailura. Ondorengoa, trabatuegia.

Lehen itzulian ere izan zuen gol gutxiko tarte bat talde tolosarrak. Hain zuzen ere, orain jokatzen ari den taldeen aurka. Ongi gogoan du Justo Lillok, baina oraingoan atsekabetuta da: "Lehen itzulian asko kosta zitzaigun Hondarribiaren aurka, baina irabazi egin genuen; larunbatean, berriz, uste dut partida hartan baino meritu gehiago egin genituela, baina galdu egin genuen. Horrelakoa da kirol-lehia".

Azken emaitza hauen aurrean, Lillok lasaitasuna eskatu du: "Zaleak urduritzen hasiak ziren lehenagotik. Badirudi irabaztera behartuta gaudela, eta horrela oso zaila da emaitza onak lortzea". Egoera aldatuko dela gaineratu du entrenatzaileak: "Taldeak ongi entrenatzen du, jokalari onak dira, eta konfiantza osoa dut beraiengan".

Aurrera begira jarri da Lillo, larunbatean Touring hartuko baitu Berazubin: "Beste liga bat hasiko da". Eta liga 'berri' horretako bideak, bat eta bakarra izaten jarraitzen du: insistentziarena; behin eta berriro, emaitza dena dela ere, gogor saiatzearena. Aupa Tolosa!

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 48   23   15   3   5   0   50   24  
2    ANAITASUNA C.D. 48   23   14   6   3   0   49   18  
3    MUTRIKU F.T. 40   23   12   4   7   0   38   30  
4    REAL UNION CLUB SAD 38   23   11   5   7   0   40   25  
5    HERNANI C.D. 37   23   10   7   6   0   34   26  
6    TOURING C.D. 37   23   11   4   8   0   28   23  
7    OSTADAR S.K.T. 36   23   11   3   9   0   37   44  
8    ALOÑA MENDI KE 36   23   10   6   7   0   32   28  
9    HONDARRIBIA F.E 35   23   9   8   6   0   34   24  
10    OIARTZUN K.E. 34   23   11   1   11   0   29   26  
11    ZARAUTZ K.E. 32   23   9   5   9   0   28   25  
12    EUSKALDUNA S.D. 28   23   8   4   11   0   24   44  
13    ELGOIBAR C.D. 24   23   7   3   13   0   23   35  
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 24   23   6   6   11   0   25   35  
15    ORIOKO F.T. 22   23   6   4   13   0   22   41  
16    GETARIAKO KETA F.T. 20   23   6   2   15   0   26   47  
17    MARTUTENE K.E. 20   23   5   5   13   0   23   37  
18    ORDIZIA K.E. 20   23   4   8   11   0   27   37  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!