Imanol Rojo, distantzia luzeko Europako txapeldun

A. Imaz 2016ko otsailaren 17a

Argazkia: Imanol Rojo

Alpino Uzturrek taldekako lehen postua lortu du 37. Marxa Bereten, Rojo anaiekin, Plazasekin eta Camararekin

Joan den asteburuan, 37. Marxa Beret ospatu zen. Euroloppet zirkuitoko partaide bezala, aurten, Maratoien Europako Txapelketa antolatzea zegokien, gainera. Eta horretarako, inauterietako larunbatean,otsailaren 6an, 15 eta 30 km estilo librean eta, igandean, ohiko 10,21 km eta 42 km estilo klasikoko lasterketak antolatu zituzten.

Distantzia luzeko Europako Txapelketa lortzeko, Imanol Rojo eskiatzaileak 30 km librean eta 42 km klasikoan lehiatu behar izan zuen. Tolosarra bikain ibili zen proba horietan, eta bietan erraz irabaztea lortu zuen, titulua bereganatuz.

Bere anaia Joseba Rojok hirugarren eta bosgarren postuak lortu zituen eta, taldeka, Alpino Uzturre izan zen irabazle. Taldea Imanol eta Joseba Rojok, Txiki Plazasek eta Carlos Camarak osatu zuten.

Bestetik, 21 km klasikoan Maialen Lopez Irungo mendizaleak eta Alpino Uzturre Elkarteko kideak bigarren postua lortu zuen.

Aipatu, Marxa Bereteko proba desberdinetan euskal ordezkaritza zabala izan zela.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!