Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Tolosa) 2016-02-16

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko otsailaren 16a

Tolosako emakume talde berria, hondakin bilketa sistemaren aldaketa eta inauterien sari banaketa nagusi izan dira, gaurko Hamaiketakoan.

Gaur, Tolosako Hamaiketakoan, sortu berri duten emakume taldeko Olaia Uzkudun eta Irati Fuentesekin solasaldia izan dugu. Horrekin batera, udal gobernuak hondakin bilketa sistemaren aldaketa iragartzeko eskainitako prentsaurrekoa ere jaso dugu herriko albisteen artean.

Inauteriak ondo igaro diren arren, karroza eta konpartsa lehiaketako sari banaketa ere hizpide izan dugu eta, azkenik, EHUko ikerlariek azoken inpaktu ekonomikoa neurtzeko aurrera daramaten ikerketa ere hizpide izan dugu, joan den larunbatean Zerkausian izan baitziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!