Tolosaldeko hiru pilotari, finalerdietan

Asier Imaz 2016ko ots. 16a, 10:50

Migel Soroa-Ogi Berri Txapelketa finalerdietan da. Larunbatean eta igandean jokatuko dira partidak erabakigarri horiek, Tolosako Beotibarren, 16:30etik aurrera. 

Eskualdeko hiru pilotari iritsi dira txapelketaren maila horretara: Egiguren eta Beloki tolosarrak, eta Urbieta asteasuarra.


Aurreko larunbatean ligaxkako azken jardunaldia jokatu zen. Elite mailan gertatua handia izan zen. Urretabizkaia ikaztegietarra eta Erasun zizurkildarrak garaipena eskuetan izan zuten, 20-10 jarrita. Baina hortik aurrera tanto bakarra egitea lortu zuten eskualdekoek. Ugalde-Kastillok 12-1eko partziala sartu zien gorriei, partida handia irabaziz.


Eskualdeko beste ordezkariak promesen partida jokatu zuen, eta protagonista izan zen gainera. Ioritz Egigurenek modu guztietako tantoak burutu zituen, zortzi sake tartean. Tolosarra bikain iritsi da finalerdietara.

IV. MIGEL SOROA
Ligaxkako azken jardunaldia
Jubenilak
Salaberria-Zezeaga    22    Garcia-Ruiz    16
Promesak
Egiguren-Otaduy    22    Apaolaza-Medina    7
Elite maila
Urretabizkaia-Erasun    21    Ugalde-Kastillo    22


Finalerdiak, otsailak 20
Jubenilak
Alberdi-Salaberri        Exposito-Aranguren
Promesak
Mikel Goñi-Salegi        Prado-Iruretagoiena    
Elite maila
Bakaikoa-Murgiondo        Ugalde-Kastillo


Finalerdiak, otsailak 21
Jubenilak
Salaberria-Zezeaga        Zubizarreta-Usandizaga
Promesak
Egiguren-Otaduy        Elizalde-Beloki    
Elite maila
Errandonea-Martinez        Urbieta-Arratibel   

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!