Gaur amaituko da argazki lehiaketan parte hartzeko epea

Ataria 2016ko otsailaren 16a

Hilaren 23a da argazkiak bidaltzeko azken eguna; bi gaueko egonaldia eta lau lagunentzako sagardotegiko otordua dira saria

TOLOSALDEKO ATARIA-k, urteroko ohiturari jarraituta argazki lehiaketa antolatu du, eta prest ditu bi sari eder argazki onenen artean banatzeko. Hilaren 23a baino lehen bidali beharko dira irudimena, kolorea eta festa erakusten dituzten argazkiak.

INAUTERIETAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Baldintzak

Epea. Inauterietako argazkiak hilaren 23a baino lehen bidali beharko dira, argazkiak@ataria.info helbide elektronikora. Eta hilaren 26ko astekarian argitaratuko dira bi argazki irabazleak.

Datuak. Izen-abizenak, herria eta telefono zenbakiaz gain, Atarikide zenbakia eta argazkiaren azalpena jarri beharko dira.

Argazki bat. Parte hartzaile bakoitzak argazki bat bidali ahalko du.

Ezaugarriak. Lehiaketan parte hartu ahal izateko 300ppp bereizmena eta 30 zentimetroko zabalera izan beharko du.

Sariak

1. saria. Argazki guztien arteko onenak, 'Bi opari Bonu Orlegi' saria eskuratuko du. Bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan. Nekatur Nekazalturismo elkartearen eskutik.

2. saria. Atarikideek bidaltzen dituzten argazkien arteko onenarentzat izango da. Lau pertsonentzako otordua Adunako Aburuza sagardotegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!