Txapelak, irudimenari

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko otsailaren 13a

Atzo iluntzean banatu zituen, Tolosako Udalak, joan berri diren inauterietako karroza eta konpartsa lehiaketako sariak.

Lepo bete zen Tolosako pleno aretoa, eta ez da gutxiagorako: inauterien aurretik egindako lanak, eta festa egunetan hartutako gozamenak, izan baitu sari gehigarri bat askorentzat: txapela.

Kategoria bakoitzeko saridunek irribarrez jaso zuten garaikurra, eta kanpoan entzuten zen euri jasarekin, ziur asko gogoratu zirela, nostalgiaz, inauterietako eguzkiarekin. Pantailan azken egunotako irudi onenak ere ikusteko aukera izan zen, eta bati baino gehiagori datoren urterako ideia zaparrada martxan jarri zitzaion, ziur.

2016ko Tolosako inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketaz gain, udalak, bigarrenez eskaini du, aurten, Berdintasunaren saria; aipatzekoa da txapela morea jaso duen taldeak bi txapela jantzi behar izan dituela, eta pozarren dira, noski, Kuku erlojua 2.0 taldeko neskak.

Bejondeiela inauterizale guztiei.

IRABAZLEAK:


KARROZA: COCINEROS P'ALANTE (58)

KONPARTSA A TALDEA> 25: ALUCINE (9)

KONPARTSA B TALDEA 13 -25: MOULIN ROUGE (19)

KONPARTSA C TALDEA 6-12: KUKU ERLOJUA 2.O (54)

KONPARTSA D TALDEA< 6: GINTONIKERIAK (94)

BERDINTASUN SARIA: KUKU ERLOJUA 2.0

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!