Pasahitza (zaharra)

Azokak herrian duen eragin ekonomikoa aztertuko dute

Iñigo Terradillos 2016ko otsailaren 12a

Tolosako azokak herrian duen eragina ekonomikoki baloratuko duen ikerketa jarri dute abian, eta biharko azokan datu bilketa egiten ariko da EHUko ikertzaile talde bat.

Arrate Iturbe azokako dinamizatzaileak azaldu duenez, Tolosako eta Ordiziako azoken lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da egitasmoa. Era berean, Tolosako eta Ordiziako azokez gain, Gipuzkoako hainbat herritan ere burutuko dute ikerketa, hala nola, Donostian, Azpeitian, Zarautzen, Arrasaten, Bergaran eta Eibarren.

Aipatu moduan, ikerketak Gipuzkoako tokiko nekazaritzako elikagaien azoken eragin ekonomiko eta soziala ebaluatzeko asmoa du. Zentzu horretan, azokak ekoizleengan eta baita komunitatean ere zuzenean duen eragina ebaluatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!