Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du igande goizaldean gertatutako erasoaren berri. Tolosako taberna batean gertatu zen gizonezko bat emakume batengana gerturatu eta ukituak egin zizkionean. Andreak bultzaka gainetik kendu zuen gizona, baina hura itzuli eta berriro egin zizkion ukituak. Beste taberna batean zegoela, berriz ere erasotu zuen gizonezkoak eta andreak Ertzaintzara deitu, egoeraren berri eman eta salaketa jarri zuen.
Ertzainek minutu batzuk geroago topatu zuten erasotzailea Ibaiondo kalean, eta atxilo hartu zuten. Sexu abusuak egitea egotzita atzeman zuten.