Aldarrikapenak eta festak bat egin dute

Ataria 2016ko otsailaren 4a

Festa eta aldarrikapena uztartu ditu gaur Gazte Fronteak. Zazpi antolakundek deitutako mobilizazioa burutu dute, txosnagunetik abiatuta.

Gazte Libertarioak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Gazte Abertzaleak, Laskoraingo ikasle independentistak eta Tolosako Gazte Asanblada izan dira manifestazioa babestu duten eragileak. Ezpala gune autogestionatuak jasan dituen «erasoak gogor salatu» nahi izan dituzte, eta TGAri elkartasuna azaldu diote «Ametsak ezin dira desalojatu, Ezpala aurrera» lelopean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!