Ortzadarraren azpiko opil gozoak

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 3a

San Blas eguna 2016 6 1454500925295
San Blas eguna 2016 8 1454500925976
San Blas eguna 2016 11 1454500926905
San Blas eguna 2016 5 1454500924975
San Blas eguna 2016 4 1454500924650
San Blas eguna 2016 1 1454500923673
San Blas eguna 2016 7 1454500925646
San Blas eguna 2016 2 1454500924047
San Blas eguna 2016 9 1454500926283
San Blas eguna 2016 10 1454500926593
San Blas eguna 2016 3 1454500924356

Otsailaren 3a izanik San Blas eguna ospatzen ari dira gaur izen bereko Tolosako auzoan.

Asteburuan ekin zieten ospakizunei, baina gaurkoa da egun handia: San Blas eguna. Euriak eta aterruneak izan dira San Blasen, eta hortaz, bertatik ortzadarra ikusteko aukera ere izan da zenbait unetan.

Meza nagusia ospatu dute lepo bete den ermitan. Ermitaren kanpoan ere jendea pilatu da meza entzuteko. Amaieran, apaizak bertaratutako elikagaiak bedeinkatu ditu.

Ermitaren kanpoan, berriz, ohiturari jarraituz erroskillak eta kordelak erostera joan dira herritar ugari. Bedeinkatutakoak biak ere, eta kordelak eztarriko minei aurre egiten dietenak, gainera. Gainera, txorixo pintxoak eta tragoa hartzeko aukera ere aprobetxatu du jende askok.

Mezaren eta hamaiketakoaren ondoren, toka lehiaketa izan dute auzoko eta elkartekoentzat.

Festari amaiera arratsaldean emango diote. 18:30etik 21:30era Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira San Blas egun hau girotzen. Honenbestez, agurtuko dituzte aurtengoz San Blas jaiak.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!