Arantxa Iturbek irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketa

Ataria 2016ko otsailaren 2a

Arantxa Iturbe kazetari eta idazlea.

Euskarazko atalean irabazi du saria, Lagunik onena piezarekin. Itxarongela batean telefonoz ari diren bi emakume ditu lanak protagonista.

Bilboko Plaza Barriko tabernak antolatzen du sariketa, Tartean Teatroa konpainiaren laguntzarekin, gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia sustatzeko helburuarekin. Gaztelerazko atalean, Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño ex aequo saritu dituzte, Un pequeño paso para el hombre eta Ramper lanengatik, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!