2016/02/09 06:00 - 23:30
06:00 Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura Plazan eta Felipe Gorriti plazan. Alborada.
08:00 Elkarteetako txarangak alaituta, Pattar Zezena Zezen Plazan. Ondoren, kalejira.
11:00 Plaza Berrian Sokamuturra Txapel Haundi txarangak alaituta.
11:00 Karroza eta konpartsen irteera.
12:00 Lopez Mendizabal plazan txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
15:45 Herriko txistulari bandak ohiturazko ibilbidea eginez Idiarena pieza joko du.
16:00 Kalejira Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz-Orratz txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
16:30 Zezenak Zezen Plazan. Txarangak eta txistulariak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
19:00 Dantzaldia Berdura Plazan, Urdina Txiki, San Esteban eta Aiz Orratz txarangekin.
23:00 Sardinaren Agurra. Kalejira Gure Txokoa Elkartetik abiatuta.
23:30 Jainekin Txaranga eta Incansables Zaharrak Txaranga kalez kale.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?