Mikel Arruabarrena, Huescara

Ataria 2016ko urtarrilaren 24a

Ekaina bitartean bigarren mailako Huescan jokatuko du tolosarrak, Eibarrek utzita. Talde armagiñak gaur eman du erabakiaren berri sare sozialetan.

Pasa den urtean Gaizka Garitanorentzat jokalari garrantzitsua izan eta gero, aurten Jose Luis Mendilibarren esanetara ez da minutu askoz gozatzen ari Arruabarrena. Lehengo denboraldian 34 partidetan 9 gol sartu zituen; aurten, ordea, 57 minutu baino ez ditu jokatu.

Denboraldi amaiera bitartean arituko da Huescako taldearekin, eta asteartean aurkeztuko dute. Huescak, berriz, jokalaria bera eta Eibar eskertu ditu, beste eskaintza batzuen artean, berea aukeratu izanagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!