Hamaiketakoa

Hamaiketakoa (Tolosa) 2016-01-19

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urtarrilaren 19a

Gaur, Tolosako Hamaiketakoan, Berdintasun plana, antzerki foruma eta inauteriak izan dira hizpide.

Tolosako Berdintasun sailak biribildu berri duen hirugarren planaz aritu gara Agurtza Zubero teknikariarekin, eta Olatz Prat Baketikeko ordezkariak, berriz, Samaniego ikastetxean eskainiko duten antzerki forumaren nondik norakoak eskaini ditu. Azkenik, iristear diren inauterien deialdiak ere plazaratu ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!