Berriro ere Loidi

M.Iraola 2016ko urtarrilaren 18a

tolosa cf vs martutene 7 1453146746016
tolosa cf vs martutene 8 1453146746277
tolosa cf vs martutene 1 1453146744369
tolosa cf vs martutene 2 1453146744669
tolosa cf vs martutene 3 1453146744947
tolosa cf vs martutene 4 1453146745230
tolosa cf vs martutene 5 1453146745502
tolosa cf vs martutene 6 1453146745773
tolosa cf vs martutene 9 1453146746540
tolosa cf vs martutene 10 1453146746795
tolosa cf vs martutene 11 1453146747047
tolosa cf vs martutene 12 1453146747301
tolosa cf vs martutene 13 1453146747568
tolosa cf vs martutene 14 1453146747820
tolosa cf vs martutene 15 1453146748084

Sufrituta, baina urrezko hiru puntu eskuratu ditu Tolosak Martuteneren aurka. Azken emaitza: 2-0.

Aurkari guztiek zer egin duten aurrez jakitea batzuetan okerrerako ere bihur daiteke. Are gehiago, ia emaitza guztiak, denak izan ez baziren, aldekoak izan zirenean. Aukera ederra zuen Tolosak pasa den asteko hutsaren ondoren berriro ere sailkapenean alde egiteko.

Zenbait unetan, garaipena lortzeko estutasuna izan zutela ere onartu zuen Justo Lillok partida amaieran: "Asko sufritu dugu, baina lortu dugu nahi genuena". Tolosak etekina atera zion jardunaldi borobil horri.

Ez zuen, ordea, erraza izan. Parean partida serioa jokatu zuen Martutene izan zuen. Donostiarrek espazio gutxi utzi zituzten, eta kostata iristen zen Tolosa. Atsedenaldian bi aldaketa egin zituen Lillok: Vecino eta Xabi Martinez kendu, eta Fuentes eta Loidi zelairatu zituen.

Hain zuzen, azken honek topatu zuen Martuteneren ateko giltza. Atzealdean egin zuten akats bati probetxu atera zion amezketarrak 58. minutuan. Hurrengo jokaldian bigarrena izan zuen Zabaletan, baina Mungia atezainak geldiketa bikaina egin zion.

Pixkanaka donostiarrak berdinketaren bila joan ziren, eta urduritasunak eragin zizkion kontraerasoak baliatzen zituen Tolosari. Lasaitasunaren gola luzapenean iritsi zen, berriro ere Loidiren hanketatik. Ezker hegaletik korrika saio eder baten ostean, bakar bakarrik atezainaren aurrean asmatu zuen. Duela bi aste berak sartu zituen Oiartzunen aurkako hiru golak, eta aste honetan ere bera izan da goleatzaile.

Amaieran, zoriona tolosarren aurpegietan. Izan ere, ez Anaitasunak, ez Ostadarrek, ez Hernanik, ez eta Real Unionek ere ez zuten garaipenik lortu. Bigarrenarekiko tartea sei puntura handitzeko balio izan dio. Aurrera!

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 41   18   13   2   3   0   45   20  
2    ANAITASUNA C.D. 35   18   10   5   3   0   36   16  
3    OSTADAR S.K.T. 33   18   10   3   5   0   30   27  
4    HERNANI C.D. 31   18   9   4   5   0   26   21  
5    REAL UNION CLUB SAD 30   18   9   3   6   0   33   21  
6    MUTRIKU F.T. 30   18   9   3   6   0   28   27  
7    HONDARRIBIA F.E 28   18   7   7   4   0   30   21  
8    TOURING C.D. 27   18   8   3   7   0   19   16  
9    ALOÑA MENDI KE 27   18   7   6   5   0   24   22  
10    ZARAUTZ K.E. 25   18   7   4   7   0   23   19  
11    EUSKALDUNA S.D. 22   18   6   4   8   0   18   36  
12    OIARTZUN K.E. 21   18   7   0   11   0   18   23  
13    ELGOIBAR C.D. 20   18   6   2   10   0   19   29  
14    BETI GAZTE K.J.K.E. 20   18   5   5   8   0   23   28  
15    MARTUTENE K.E. 17   18   4   5   9   0   19   24  
16    GETARIAKO KETA F.T. 16   18   5   1   12   0   20   38  
17    ORIOKO F.T. 15   18   4   3   11   0   16   31  
18    ORDIZIA K.E. 15   18   3   6   9   0   22   30  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!