Tolosako EAJren batzokia erasotu dute pintaketekin

Ataria 2016ko urtarrilaren 15a

Argazkia: @josebaorm

Bart gauean EAJren Tolosako batzokian "Ezpala bizirik" eta "PNV gazteon etsai" zioten pintaketak agertu ziren. Horrez gain, margo hori eta urdinez ere zikindu zuten bertako horma.

Bestalde, EH Bilduk, ohar bidez adierazi du ez zaiola bidezkoa iruditzen Tolosako Batzokiari pintaketak egitea.

Koalizioaren ustez atzoko gertakariek "gazteen eta udalaren artean dagoen gatazka islatzen dute", eta liskar horiei irtenbidea emateko era bakarra "elkarrizketa" dela dio. Zentzu horretan, Tolosako Gazte Asanbladari zein Tolosako Udalari, harremanetan jarri eta adostasunera iritsi daitezela eskatu die: "egoera birbideratzeko, tentsioak alboratzeko unea da eta Batzokiaren aurkako margoketek ez dute horretan laguntzen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!