Pasahitza (zaharra)

"Errudun batzuk daude eta salatu egingo ditugu"

Ataria 2016ko urtarrilaren 14a

Tolosako Gazte Asanbladako kide Ibai Julianek adierazi duenez, argi dute atzoko gaztetxearen hustutzean "gertakari, bilera eta azpijokoak" izan direla: "ilegaltasun baten barruan jokatu dute, eta pertsona jakin batzuk seinalatuko ditugu, hau ez da horrela geratuko".

Atzoko eguna "gogorra" izan zela azaldu du Julianek. Bera bertan zen, gaztetxea hustutzera Ertzaintza sartu zenean, eta une "gogorrak" bizitu zituztela azaldu du: "Ertzaintzaren jarrera oldarkorra izan zen, eta beldurra pasa genuen; mehatsuak eta ostikoren bat edo beste ere jasan behar izan genituen". Tolosako Gazte Asanbladak "inongo agindurik gabe" egin zutela hustutzea salatu du beste behin, "beraz guztiz ilegala izan da". Gaur agerraldia egingo dute Plaza Zaharrean 18:00etan, eta herritarrak deitu dituzte bertan parte hartzera. Horrekin batera, larunbaterako manifestazioa ere deitu dute, 17:00etan, Trianguloan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!