Bi domina eta zazpigarren postua

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 7a

Argazkian, Tolosa CF Atletismo taldeko hiru protagonistak

Pasa den asteburuan Donostiako belodromoan Euskadiko froga konbinatuetako txapelketa jokatu zen.

Hauek dira Tolosa CFko atletek lortutako emaitzak:

Eunate Martinez de Rituertok jubenilen pentathloiean zilarrezko domina lortu zuen 2.694 puntu eskuratuz. Nabarmentzekoa da altuera jauzian lortutako emaitza: 1,62 metro saltatuz Tolosako errekorretik zentimetro bakar batera gelditu zen.
 
Laia Ortizek brontzezko domina lortu zuen kadeteen pentathlonean 1.982 puntuekin.

John Cabang zazpigarren gelditu zen kadeteen hexathlonean 2484 puntuekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!