Astelehenean hasiko dira Kiroldegiko harmailak eraikitzen

Ataria 2016ko urtarrilaren 7a

Argazkia: Tolosako Udala

Usabal kiroldegiko futbol zelaiko harmailak egiteko lanak datorren astelehenean, urtarrilaren 11n, hasiko dira eta hiru hilabete iraungo dute; 176 ikuslerentzako eserlekuak izango ditu.

Usabal Kiroldegiko futbol zelaian harmaila estali bat eraikitzen hasiko da Tolosako Udala astelehenetik aurrera. Sarbidea kanpotik izango du, Araxes erreka ondotik, eta gainerako instalazioetatik independentea izango da. Komun publikoa ere jarriko dute obra bukatzean.

2014. urtea superabitarekin amaitu zuen Tolosako Udalak, eta emaitza positibo horrekin Usabalgo futbol zelaiari harmailak jartzea onartu zuen Udalak. Harmailak ibaiaren ondoan eraiki behar zirenez, Ur Agentziaren txostena beharrezkoa zen, eta honek atzeratu du prozesua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!