Txapelketa bikaina egin ondoren, finalera Uzturpe eta Izarrak taldeak iritsi dira.
Bigarren finala 10:15ean hasiko da, benjamin mutilena. Aipatu benjaminetan, eta mutiletan, bi txapelketa egin dituztela. Alde batetik, 2007. urtean jaiotakoen artean, eta bestetik, 2006koen artean. Lehenengo horien finala jokatuko da 10:15ean, Egarriko Tigrea eta Piratak taldeen artean.
11:00etan alebin nesken finala jokatuko da. Star Girls eta Beastiarrak sailkatu dira finalerako.
11:45ean laugarren finalaren txanda izango da. 2006ko benjaminak irtengo dira Usabalgo kantxara ordu horretan. Finalera iritsi diren bi taldeak ondorengoak dira: Denak Bat eta eta Sutagar.
12:30ean jokatuko da aurtengo edizioko azken finala. Alebin mutilena izango da, Casa Julian eta Marrazoak taldeen artean. Ondoren egingo da sari banaketa ekitaldia.
Finalak bi zati izango dituzte, eta zati bakoitza 20 minutukoa izango da.
Gaur hirugarren eta laugarren postuetako lehiak jokatu dira Usabal kiroldegian, bost mailatan. Ikusle ugari elkartu da harmailetan, eta giro berezia jarri dute haurtxoekin batera. Bihar ikusminak gora egingo du, eta txikienak jokatzen ikusteak duen xarmarekin, Usabalen goiz pasa ederra egiteko aukera izango da.