"Gero arte, laster arte Poxpolo... baina itzuli azkar, mesedez!"

Mikel Iraola 2016ko urtarrilaren 5a

Hiru saiotan Leidor Aretoa lepo beteta, agur (edo gero arte) esan du Poxpolo eta Konpainiak.

"Gaurkoan hemen bukatzen da. Ez dut nahi inongo malkorik. Abesti txalo eta algara, oroitzapen ederrez beterik". 20 urteren ostean, amaitutzat jo du ibilbidea Tolosako pailazo konpainiak. Eta nola ez, ikusle fidelenen artean, algaraka, kantuan, dantzari, pozik.

Poxpolorekin barre egiteaz gain, bidelagun izan dituzte gaurkoan Udaberri Dantza Taldeko dantzariak, trapezistak edota malabaristak, baita musikari apartez osatutako taldea ere.

Iritsi da gero arte, laster arte esateko unea. Muxuak banatu dituzte bihotzez. Izango da berriz elkartzeko aukera. "Horixe baietz!" oihu egin du Poxpolok: "Bitartean, gero arte! Zoragarriak zarete" esanez amaitu du. Eta irteeran guraso batek esan duen bezala, "baina itzuli azkar, mesedez!".

[Erreportajea] Poxpolo eta Konpainiaren ibilbideari errepasoa

Erlazionatuak

Betira arte, Poxpolo

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 abe 20 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!